Albisteak

Albistea

Araneko kiroldegiak gazte mailan Euskadiko eskubaloi igoera fasea hartuko du otsailaren 3tik 5era

Bizkaiko mutil kadeteen eskubaloi finala ere Araneko kiroldegian izango da asteburuan

 

Bermeoko Araneko kiroldegiak Euskadiko gazte mailan eskubaloi igoera fasea hartuko du otsailaren 3tik, barikutik, otsailaren 5era, domekara. Lehiaketa horretan lehen eta bigarren gelditzen direnak Euskadiko ligara igoko dira. 

Horrela, barikuan, otsailaren 3an, 18:30ean, Urdaibai Eskubaloi Taldeak eta Ereintza Aguaplast taldeak jokatu dute; eta, ondoren, 20:30ean, Saieko K.E. eta Corazonistas taldeek. Zapatuan, otsailaren 4an, 17:00etan Urdaibai Eskubaloi taldeak eta Corazonistas taldeak jokatuko dute, eta, ostean, 19:00etan Ereintza Aguaplast eta Saieko K.E-k. 

Domekan, otsailaren 5ean, goizeko 10:00etan Corazonistas eta Ereintza Aguaplast taldeen txanda izango da, eta 12:00etan Urdaibai Eskubaloi taldeak eta Saieko K.E. taldeak jokatuko dute. 

Era berean, Bermeoko Araneko kiroldegiak Bizkaiko mutil kadeteen eskubaloi finala hartuko du asteburuan, otsailaren 4an eta 5ean, hain zuzen ere, eta horretan lau taldek parte hartuko dute. 

Horrela, zapatuan, otsailaren 4an, 10:45ean, Urdaibai Isabel Taldeak eta Eskolapios taldeak finalerdia jokatuko dute; eta, ondoren, 12:30ean, Loiolak eta Barakaldok. Domekan, otsailaren 5ean, 16:30ean hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko da, eta 18:30ean finala. Final hau jokatuko dutenek Gipuzkoako eta Arabako taldeekin jokatuko dute, eta partidu horietako irabazleak izango dira Euskal Ligara igoko direnak. 

02 / 02 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0