Albistea
Bermeoko Udalaren musika-eskolak abesbatzen elkartrukea antolatu du; horrela, Erroxape abesbatzak eta Romo-Areetako Gizatiar koruak barikuan, apirilaren 20an, 19:30ean, kontzertu korala eskainiko dute Bermeoko Arrantzaleen Museoan, Museunmusika zikloaren barne.
Bermeoko Udalaren Musika eskolak herritarrak kontzertu honetara gonbidatu ditu, musikarekin eszenatoki paregabe honetan gozatzeko aukera eskainiko duelako. Sarrera dohainik da.