Albisteak

Albistea

Atzerrian praktikak egiteko 'Global training' bekak martxan

 

 

Bermeoko Udala parte den GARAPENek, Donostiako Sustapena eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, atzerrian praktikak egiteko Global Training  bekak martxan jarri ditu euskal gazteen profesionaltasuna eta nazioartekotzea laguntzeko.  

Global Training bekak gutxienez sei hilabeteko iraupena dute eta 30 urte baino gutxiago duten lizentziadunei zuzenduta daude. Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa duten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera ematen zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, hain zuzen ere. 

Izena emateko epea uztailaren 14ra arte (eguerdiko 12:00ak arte) irekita dago. Izena ematea www.becasglobaltraining.eus web gunean egingo da, eta dokumentazioa paperean GARAPENen bertan (Boroa Elkartegia, Boroa Enpresa Parkea, 19, 2 solairua -16 bulegoa) edo Bermeoaldeko Behargintzan (Zubiaur tar Kepa 26-28, 1; telef. 96 617 9190, behargintza@bermeo.eus )  aurkeztu ahal izango da. Interesa duten pertsona guztiek Behargintzan informazioa jaso ahal izango dute. 

 

 

03 / 07 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0