Albisteak

Albistea

Euskara ikasi nahi duten guraso eta etorkinek ikastaroetan izena eman dezakete jada

-Bermeoko Euskera zinegotzi Kepa Zumetak, Euskara Saileko teknikari Maite Zaratek, AEK euskaltegiko irakasle Arantzazu Guarrotxenak, Gotzon Garitaonaindia euskaltegiko irakasle Leire Iñigok eta Hizkuntza Eskolako irakasle Ibon Iturbek ikastaro hauen eta 2020-2021 ikasturteko matrikulazio kanpainaren berri eman dute

-Ikasturte honetako eskolak egungo egoerara moldatuta egongo dira eta segurtasun eta osasun neurriak zorrotz beteko dituzte

Bermeon, 2020ko irailaren 7an.- Bermeoko Udalak eta AEK eta Gotzon Garitaonaindia euskaltegiek urtero elkarlanean antolatzen dituzten guraso eta etorkinei zuzendutako euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte. Gainera, 2020-2021 ikasturteko matrikulazio kanpaina ere abian da dagoeneko.  Hala eman dute jakitera gaur goizean Bermeoko Euskera zinegotzi Kepa Zumetak, Euskara Saileko teknikari Maite Zaratek, AEK euskaltegiko irakasle Arantzazu Guarrotxenak, Gotzon Garitaonaindia euskaltegiko irakasle Leire Iñigok eta Hizkuntza Eskolako irakasle Ibon Iturbek. Noski, ikastaro guztiak indarrean dauden osasun eta segurtasun guztiak beteko dituzte.

Gurasoei zuzendutako ikastaroen helburua da familia bidezko transmisioa bermatzea eta euskara ikasteko erraztasunak ematea. Helburu hauek lortzeko, AEK euskaltegiak eta Bermeoko Udalak urteak daramatzate elkarlanean oso emaitza onak lortuta. Ikastaro hauek 120 orduko iraupena eta 20 euroko prezioa izango dute. AEK euskaltegiko irakasle Arantzazu Guarrotxenak ikastaroaren berri eman du gaur goizean.

Gaur goizean aurkeztu den bigarren euskara ikastaroa etorkinei zuzendutakoa izan da. Ikastaro hau Bermeoko Udalaren eta Gotzon Garitaonaindia euskaltegiaren arteko elkarlanaren fruitua da eta bere helburu nagusia da etorkinei euskara ikasteko aukera ematea, integrazio errazago bat izan dezaten. Honek ere 120 orduko iraupena izango du baina merkeagoa izango da. Izan ere, 10 euroko prezioa izango du, ikas-materiala kontutan hartu gabe. Ikastaro honetan komunikatzeko oinarrizko gaitasuna lantzen da, HABE-k garatutako ‘Aisa’ metodologiaren bitartez. Honen guztiaren berri Gotzon Garitaonaindia euskaltegiko irakasle Leire Iñigok eman du.

Euskaltegi biek adierazi dutenez, bi ikastaroek emaitza oso onak izan dituzte aurreko urteetan. Hori da ikasleek adierazten dietena. Ikastaro hauetan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte.

Matrikula Udalaren Berhaz bulegoan egin behar da, ordutegi honen arabera: irailaren 15era arte, astelehenetik barikura 8:00-14:30 eta irailaren 17tik aurrera, astelehen, eguazten eta barikuetan 8:00-15:15era eta martitzen eta eguenetan 8:00-14:00 eta arratsaldez 16:00-18:00.

Matrikula egiteko beharrezkoak direnak eta eskuratu daitezkeen diru laguntzei buruzko informazioa jasoko dute euskaltegietara joaten direnek, izan ere, HABEk, Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak diru laguntzak eskaintzen dituzte, ikasleek ordaintzen duten matrikula-gastuetan ahalik eta erraztasun handiena izan dezaten.

<u>Matrikulazio kanpaina abian</u>:

Gaur goizean parte hartu duten eta euskara ikastaroak eskaintzen dituzten hiru zentroek (Hizkuntza Eskola, AEK eta Gotzon Garitaonaindiak), 2020-2021 ikasturterako matrikulazio kanpainaren berri ere eman dute. Hiruen eskaintza oso zabala da. Izan ere, euskara maila guztiak eskaintzen dituzte eta ordutegiari dagokionez ere, aukera zabala dago

07 / 09 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0