Albistea
12 urtetik gorako herritarrek Nordic walking hastapena ikastaroan parte hartzeko aukera izango dute azaroaren 26an, zapatuan, Bermeoko Udal Kirol Patronatuak eskainitako Hileko Kirol ekimenaren barne.
Ikastaro hori 10:00etatik 13:00ak arte izango da, eta parte hartzeko izena eman behar da Araneko kiroldegian. Abonatuentzat 20 euro izango da eta ez abonatuentzat 30 euro. Ikastaro horretan gehienez 20 pertsonek parte ahal izango dute.
Joan den barikuan, azaroaren 18an, eskaini zen ere Nordic walking hastapenaren ikastaroa. Horretan, 15 pertsonek parte hartu zuten, eta balorazioa oso ona izan zen.
Bermeoko Udal Kirol Patronatuak azaldu duenez, nahiz eta bere teknika askoz zabalagoa izan, Nordic walkinga bastoiaren laguntzarekin egiten den martxa erregularraren hobekuntza bezala definitzen da. “Bere praktika osasuntsua da, izan ere, besteak beste, ahalmen kardiobaskularra hobetzen du, bizkarraren muskuluak indartzen ditu, eta osteoporosiaren aurka prebenitzen du”, gaineratu du.
Bermeoko Udal Kirol Patronatuak adierazi duenez, Hileko kirol ekimenarekin, hilero, aldez aurretik jakinarazitako egun batean, kirol jardueraren bat praktikatzeko edo ezagutzeko aukera dago. “Horrela herritarrei aukera eman nahi zaie herrian egiten diren jarduerak ezagutzeko, jarduera berriak zabaltzeko eta kirola praktikatzeko, besteak beste”, gaineratu du.
010 (94 617 91 00)