Albistea
Bermeoko Udalak aurrera egiten jarraitzen du berdintasunaren eta inklusioaren alde. Ekimen eta proiektu desberdinen bidez, gure herriko pertsona guztiek espazio publiko irisgarriez gozatu ahal izatea bermatu gura da.
Modu horretara, dibertsitate funtzionalen bat duten adingabeentzat berariaz diseinatutako bi kulunka irisgarri jarri dira, bata Lamerako jolas parkean eta bestea Artike enparantzakoan (Atalde kalea). Datozen asteetan, hirugarren kulunka bat jarriko da, udalak espazio publiko guztietan inklusioarekin eta irisgarritasunarekin duen konpromisoa berretsiz.
Kulunka hauek jartzea azpiegiturak hobetzea, herritarrak sentsibilizatzea eta jarduera inklusiboak sustatzea barne hartzen duen plan zabalago baten zati bat da.
Herritar guztien laguntza eskatzen da kulunka horien erabilera arduratsua egiteko, haien egoera ona zainduz eta gehien behar dutenentzat eskuragarri egotea ziurtatuz. Errespetua eta elkartasuna funtsezkoak dira komunitate benetan inklusiboa eraikitzeko.
010 (94 617 91 00)