Albisteak

Albistea

Bermeo zurigorriz jantziko da Kopako finalerako

Gero eta gutxiago falta da Athletic Clubek eta Mallorcak Sevillan lehiatuko duten Kopako finalerako. Gure udalerriko bi jokalari gaztek Athletic final handi horretan egoteko bidean lagundu dute: Unai Gomez eta Mikel Jauregizar. Bi horiei babesa eman, Athletic animatu eta herria girotu asmoz, Bermeo zurigorriz jantziko da apirilaren 6an (zapatua). Modu horretara, herriko eraikin eta leku esanguratsuak zurigorriz jantziko dira.

Herriko txikienek egun horretan ondo pasatzeko aukera izan dezaten, goiz eta arratsaldez, jolas desberdinetan parte hartu eta aurpegiak margotzeko aukera izango dute Lameran.

Apirilaren 6an 22:00etan hasiko den partidua etxetik kanpo ikusi gura duten herritarrek aukera desberdinak izango dituzte Bermeon bertan. Hala, Artza frontoian bi pantaila erraldoi jarriko dituzte; bat barruan eta bestea kanpoan, eta sarrera debalde izango da. Artza frontoi barruan ezingo da ez jan ezta edan ere. Kanpoaldean, berriz, jateko eta edateko aukera egongo da bertan jarriko dituzten foodtruck-etan. Horrez gain, Lameran eta Zubiaur Tar Kepa kalea eta San Martin lotzen dituen plazan ere partidua ikusteko aukera egongo da, pantailak jarriko dituzte eta.

Bermeoko Udaletik espero dugu Sevillara ez doazen herritarrak, Bermeon bertan ondo pasatzea eta Kopako finalaz herrian bertan disfrutatzea.

AUPA ATHLETIC ETA AUPA UNAI GOMEZ ETA MIKEL JAUREGIZAR!

27 / 03 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0