Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalaren zaharren egoitzako egoiliarrak Bermeoko jaiak ospatzen ari dira

 

Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzako egoiliarrak Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak ospatzen ari dira. Ildo horretan, hainbat jai ekintza burutu eta burutuko dituzte hurrengo egunetan; besteak beste, Xixiliren aurkezpena, umeen danborradaren bisita, bazkariak, bingo bereziak eta ‘Salsa Cubana’-ren dantza ekitaldia. 

Ekintza horien bidez, Benito Ibarrolazak, Gizarte Ongizate Udal Patronatuko presidenteak, azaldu duenez, Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemietako jai giroa hurreratu nahi da egoitzara. “Helburu nagusiak dira egoiliarrek herriko ekintzen berri edukitzea, eta, ahal duten neurrian, parte hartzea, herriko jendearekin harremana mantentzeko. Era berean, zaharren egoitzan daudenen artean jai giroa sustatu nahi da aisialdiko ekintza ezberdinen bidez”, adierazi du. 

Horrez gain, gaineratu duenez, “egoiliarren memoria landu nahi da Bermeoko ohiturak eta gertakizunak gogoratuz; eta egoiliarren autoestima eta pertsonalitatea landu”. 

Jai ekintzak aurrera eraman ahal izateko, egoiliarren senideez gain, boluntarioen laguntza “ezinbestekoa” dela esan du Ibarrolazak, “Boluntarioek bariku guztietan irteera guztietan laguntzen digute; beraz, euren lotura egoitzako jendearekin denboran luzatua eta lotua dago”, aipatu du. Horrela, Ibarrolazak eskerrak eman dizkie boluntarioei egiten duten lan onagatik. 

“Ekintza horiekin egoileek herriarekin duten erlazioa mantentzen saiatuko gara eta herriak antolatzen dituen jaiekin gozatzeko aukera izango dute”, azpimarratu du. 

 

12 / 09 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0