Albistea
Yogazaleak taldeak eta Lorea Alberdik antolatuta, Yogaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eguenean, ekainaren 21ean, Bermeon. Egunari hasiera emateko, nahi duten pertsona guztiak goizeko 7:00etan Talan , kantina inguruan, elkartuko dira yoga saio bat elkarrekin egiteko.
Arratsaldean ere ekintzak izango dira, izan ere, 18:00etan Frantziskotarren klaustroan meditazioa, ‘Zergatik eta Zertarako’ izeneko praktika erraza egiteko aukera egongo da. 20:30ean Tonpoian elkartuko dira yoga saioa, arnasak eta arnasketak egiteko.
Saio guztiak Lorea Alberdik eskainiko ditu. Yogazaleak taldeak herritar guztiak gonbidatu ditu saio hauetan parte hartzera.
010 (94 617 91 00)