Albisteak

Albistea

Intxausti kaleko bigarren faseko lanak hasiko dituzte

  • Urtarrilaren 29an hasiko dira lanak egiten, eta horiek egiteko epea 6 eta 8 aste bitartekoa izango da

Hastear daude Intxausti kaleko bigarren faseko lanak. Areilza kaletik hasi eta Arresirainoko tartea da, oraingoan egingo dutena. Urtarrilaren 29an, astelehenean, hasiko dira lanokin, eta horiek egiteko epea 6 eta 8 aste bitartekoa izango da, betiere, eguraldiaren araberakoa izango dela adierazi dute udal arduradunek.

Intxausti kaleko lehenengo fasean egin modura, oraingoan ere, errepidea eta espaloia, altuera edo maila berean jarriko dira. Gainera, Arresi kalean, farmaziaren aurreko espaloia zabaldu egingo da, eta zebra-bideagaz lotzeko beheratu egingo da, irisgarritasuna hobetu aldera.
Lanok iraun bitartean, Intxausti kalea ibilgailuentzat itxita egongo da, eta sortu daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu du udalak.

Egitekoak diren lanekin, Bermeoko Udalak irisgarritasuna hobetu gura du Bizkaiko Jaurerria eta Intxaustirainoko tartean.

25 / 01 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0