Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak arkitekto teknikorako eta administrari laguntzailerako lan poltsak deitu ditu

 

 

Bermeoko Udalak arkitekto teknikorako eta administrari laguntzailerako lan poltsak deitu ditu. Udalak azaldu duenez, hautaketa prozesua eta lan poltsen hurrenkera finkatzea,  lehiaketa bidez egingo da.  Horretarako, hautagaiek curriculuma aurkeztu behar dute eta merituak behar den moduan kreditatu eta ziurtatu.

Administrari laguntzailearen kasuan, lanpostuaren ezaugarriak honako hauek dira: administrari laguntzailea, eskala administrazio orokorra, azpieskala laguntzailea eta taldea C2.

Betebeharreko baldintzei dagokienez, besteak beste, honako hauek dira: eskola graduatu titulua, 1. Mailako Lanbide Heziketa edo parekoa izatea, 3. hizkuntza eskakizuna eta oinarrizko word IT txartela izatea edozein bertsiotan edota administrazio edo informatikako Lanbide Heziketako titulua izatea.

Udal arkitekto teknikoaren kasuan, lanpostuaren ezaugarriak honakoak dira: funtzionarioei gordetako administrazio bereziko eskalakoa, zerbitzu berezien azpi-eskala teknikoa, A2 taldea. Betebeharreko baldintzei dagokienez, besteak beste, honako hauek dira: Arkitektura teknikoaren titulazioa edo baliokidea izatea eta 4. Hizkuntza eskakizuna.

Eskariak egiteko epea  gaurtik, apirilaren 10etik, maiatzaren 4ra izango  da Bermeoko Udalaren Berh@z bulegoan (Ertzilla 6-8). Informazioa eta oinarriak Udalaren Berh@z Bulegoan eta www.bermeo.eus webgunean, lan eskaintzak atalean, ikus daitezke.

 

10 / 04 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0