Albisteak

Albistea

400 pertsonatik gora Bermeoko Halloween Metal Fest-en 10. urteurrenean

 

Halloween Metal Fest  jaialdiak hamargarren urteurrena ospatu zuen joan den larunbatean, azaroaren 4an, Bermeoko Kafe Antzokian, eta ekimen hori antolatzen duen Bermeoko Spookypheria Productions kultur elkartea “pozik” agertu da; izan ere jaialdia “oso arrakastatsua izan da, 400 pertsonatik gora parte hartu baitute eta giro ezin hobea egon da”.

Antolatzaileek gogoratu dutenez, jaialdian lau musika taldek parte hartu zuten, kalitatezko kontzertuak eskainiz. Azaldu dutenez, “bertaratutakoek Bermeoko Ost taldearen musikarekin gozatu zuten eta Killus-ek publikoa aho zabalik utzi zuen ‘ultrazombies’ bere birako azken kontzertuarekin”.

“Crisix taldekoek Europa mailan egiten ari diren birako euren abesti arrakastatsuak eskaini zituzten, eta Vita Imana taldeak EL M4L bere azken diskoa aurkeztu zuen lehenengo aldiz aurten Bizkaian. Madrildarrek berriz ere energiaz beteriko zuzeneko bat eskaini zuten”, gaineratu dute.  

Jaialdia videojukebox-arekin bukatu zen. Bermeoko Spookypheria Productions kultur elkarteak hamargarren urtez antolatu du Halloween Metal Fest jaialdia, Bermeoko Udalaren laguntzarekin. Orain Spookypheria Productions otsailaren 17an izango den 2018ko 80s party-a, udako Gorefest-a eta hurrengo urteko Halloween Metal Fest –a antolatzen ari da.  

06 / 11 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0