Albisteak

Albistea

0-2 urte arteko haurrei zuzenduta ‘Azalerako ipuinak’ ekimena martxan jarriko du maiatzean Bermeoko Udal Liburutegiak

Haurren artean  irakurzaletasuna pizteko programaren barne, Bermeoko Udal Liburutegiak 0-2 urte arteko haurrei zuzenduta ‘Azalerako ipuinak’ ekimena martxan jarriko du maiatzean. Bermeoko Udal Liburutegiak azaldu duenez, ekimen honetan ipuin, kantu, masaje eta jolasen bidez haurrekin komunikazio bide berriak zabalduko dira, giro lasaia eta xamurra sortuz.

Hiru saio izango dira maiatzaren 7, 14 eta 21ean (eguenak) goizeko 11:30etik aurrera. Horietan entzumena, kontaktua, ikusmena eta dastamena landuko dira liburuek eskaintzen dituzten baliabideen bidez.

Ekimenean parte hartu nahi dutenek edo informazio gehiago jaso nahi dutenek Bermeoko Udal Liburutegira joan behar dira. Ekimena dohainik izango da eta gehienez 12 familiek parte hartu ahal dute.

21 / 04 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0