Albistea
Kirola egiten duten gizonek zein emakumeek hipopresiboak kirolarientzat ikastaroan parte hartzeko aukera izango dute otsailaren 18an, zapatuan, Bermeoko Udal Kirol Patronatuak eskainitako Hileko Kirol ekimenaren barne.
Ikastaro hori 11:00etan izango da, eta parte hartzeko izena eman behar da Araneko kiroldegian euro baten truke. Ikastaro horretan kirolariek hipopresiboak zoru pelbikoa ondo mantentzeko duten garrantzia ikusteko aukera izango dute.
Bermeoko Udal Kirol Patronatuak adierazi duenez, Hileko kirol ekimenarekin, hilero, aldez aurretik jakinarazitako egun batean, kirol jardueraren bat praktikatzeko edo ezagutzeko aukera dago. “Horrela herritarrei aukera eman nahi zaie herrian egiten diren jarduerak ezagutzeko, jarduera berriak zabaltzeko eta kirola praktikatzeko, besteak beste”, gaineratu du.
010 (94 617 91 00)