Albistea
Bermeoko Udalak Aberri Egunean, apirilaren 5ean, domekan, ekitaldi instituzionala egingo du TARASKAN eguerdiko 12:00etan. Bertan, Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, adierazpen instituzionala irakurriko du.
Aurten ekitaldi instituzionala Taraskan egingo da eta ez Goiko Plazan, Udaletxeko lanak direla eta, Goiko Plazan egitea ezinezkoa delako.
Bermeoko Udalak bermeotarrei deitu die Aberri Eguneko ekitaldi honetan parte hartzera, izan be, “euskaldun guztiok batzea du helburu egun honek”. Horrez gain, “gure nortasuna zein den adierazteko, euskaldun guztiak batzen gaituen ikurra, ikurrina, herriko balkoi eta leiho guztietan jartzeko” eskatu die Bermeoko Udalak herritarrei.
010 (94 617 91 00)