Albistea
Martxoaren 17an, barikuan, antzerkiarekin gozatzeko aukera izango dute txikiek eta nagusiek Bermeon. Izan ere, alde batetik, Gorakada teatroaren eskutik, ‘Tititirikontu Kontari’ txotxongiloak izango dira 18:30ean Nestor Basterretxea aretoan; eta bestetik, Hika teatroak ‘Koadernoa Zuri’ antzezlana taularatuko du 21:00etan Bermeoko Kafe Antzokian.
Umeentzako txotxongiloei dagokienez, 20. Korrika Kulturalaren barne, Gorakada teatroaren eskutik ‘Titirikontu Kontari’ ikuskizuna ikusteko aukera izango da martxoaren 17an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan 18:30ean.
Ikuskizun horretan honako ipuinak hartuko dituzte abiapuntutzat: ‘Zapataria eta iratxoak’, ‘Barbantxo’ eta ‘Urretxindorra’. Manipulazio teknika ezberdinak erabiliz (itzalak, objektuak eta abestia) ikuskizun erraza, dibertigarria eta ausarta eskainiko du Gorakada teatroak.
Sarrerak 4 euro dira, eta jadanik salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, orotarako kutxazainetan edo www.kutxabank.es web gunean.
Bestalde, Hika teatroak ‘Koadernoa zuri’ antzezlana taularatuko du martxoaren 17an, barikuan, Bermeoko Kafe Antzokian 21:00etan. Antzezlan horretan Begoña eta Arrate ahizpak dira; ama hil berria dute eta, 25 urteren ondoren, jaiotetxean egingo dute topo, ustekabean. Ahizpa biak aurrez aurre elkartzean elkarri kontuak eskatzen hasiko dira.
Agurtzane Intxaurragak zuzendutako ‘Koadernoa zuri’ laneko antzezleak dira Itziar Ituño, Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurraga bera. Sarrerak 8 euro dira, eta jadanik salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, orotarako kutxazainetan edo www.kutxabank.es web gunean. % 25eko deskontua dute gazte, adineko, elbarritu eta langabetuek leihatilan erosita.
010 (94 617 91 00)