Albistea
Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintzak udako lan-eskaintza pribatuak lan-poltsen bidez kudeatuko ditu. Behargintzak azaldu duenez, udan, herriko eta inguruko herrietako lan-eskaintza pribatuak jasotzen dira, ostalaritza arlokoak nagusi; euren artean, sukaldari, sukaldari laguntzaile eta, batez ere, zerbitzariak. Era berean, merkataritza arloan, dendariak ere eskatzen dira.
Hori dela eta, Behargintzak aipatutako lanpostu bakoitzeko interesatuen lan-poltsa bat eratuko du eta eskaria aurkezten duten enpresei lan-poltsa horretako zerrenda helaraziko die. Lan poltsa horiek uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean kudeatzen diren lan-eskaintzetarako soilik izango da.
Deialdian parte hartzeko, interesatuta dauden pertsonek curriculum vitae-a eta NANa edota AIZ (Atzerritarren identifikazio zenbakia) aurkeztu beharko dituzte Behargintzako bulegoan, ekainaren 17tik 28ra bitartean, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Bertan, eskari-orria bete eta sinatuko dute.
010 (94 617 91 00)