Albistea
-Zerbitzu hau bihartik aurrera jarriko da martxan
-Pasaportea ateratzeko bi modu egongo dira. Alde batetik, bertako langileek bermeotarrei telefonoan deskargatzen lagunduko diete. Eskura izan nahi duenak, ordea, aukera hori ere izango du. Bertan inprimituko zaio
Bermeon, 2021eko abenduaren 16an.- Bermeoko Udalak COVID-19 pasaportea ateratzeko laguntza eskainiko die herritarrei. Izan ere, Turismo Bulegoaren bitartez eskainiko du laguntza hau, astelehenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara. Pasaportea ateratzeko bi modu egongo dira. Alde batetik, bertako langileek bermeotarrei telefonoan deskargatzen lagunduko diete. Eskura izan nahi duenak, ordea, aukera hori ere izango du. Bertan inprimituko zaio. Zerbitzu hau bihartik aurrera jarriko da martxan.
Hala ere, gogorarazi behar da, Osakidetzak pasahitza bidaltzeko telefono mugikor bat behar duela. Hau dela eta, herritarrak beharrezkoa izango du mugikorra gainean izatea, pasahitza bertara iritsiko baitzaio. “Gure helburua da herritarrei ahalik eta laguntza gehien ematea. Jakitun gara teknologia berriekin zenbaitek arazoak izan ditzaketela. Hau dela eta, laguntza eskaini nahi diegu. Nahi duenak, Turismo Bulegoan laguntza hori jasoko du”, esan du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.
010 (94 617 91 00)