Albisteak

Albistea

Barikuan martxan hasiko da berriro Ludoteka

Udaldiko oporraldiaren ostean, barikuan, urriaren 4an, martxan hasiko da berriro Ludoteka, ikasturte berri batekin. Zerbitzu hau 6 eta 11 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta Gizarte eta Kultura Etxeko beheko solairuan eskaintzen da.

Ludoteka zerbitzua barikuetan eta zapatuetan egongo da zabalik, 17:00etatik 20:30era. Gabonetako oporraldian, berriz, abenduak 23, 26, 27, 28, 30 eta urtarrilak 2, 3 eta 4 zabalduko dute, ordutegi berean.

Urrirako jarduerak honakoak izango dira:

Urriak 4: Irekiera, aurkezpen jokoak.

Urriak 5: Merendola, lagun arteko ospakizuna.

Urriak 11: Modelaketa tailerra, buztinarekin.

Urriak 18: Etxeko kolonia.

Urriak 19: Irteera patinekin.

Urriak 25: Talara hostoak hartzen, naturarekin harremana.

Urriak 26: Horma irudia hostoekin.

02 / 10 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0