Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak Aritzatxu hondartzako dikean dagoen zuloa konpontzeko eskatu dio Itsasertzeko Zuzendaritzari

 

 

 

 

 

Bermeoko Udalak Itsasertzaren eta Itsasoaren Iraunkortasuneko zuzendaritza nagusiari eskatu dio Aritzatxu hondartzako dikean dagoen zuloa konpontzeko, “estrukturan eragina izan dezakeelako eta istripuak gerta daitezkeelako”.

Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak, azaldu duenez, azken itsas denboraleen ondorioz, Aritzatxuko hondartzako dikean zulo bat agertu zen.  Dike horrek hondartzako gune batetik bestera joatea ahalbideratzen du eta, horrez gain, area joatea saihesten du, besteak beste.

Bere esanetan, zulo horrek “dikearen estrukturan eragin handia izan dezake; eta, konpondu ezean, hondartzan istripuak gerta daitezke eta arearen hustuketa areagotu daiteke”.

“Horregatik guztiagatik, zulo horren konponketa derrigorrezkoa dela antzematen da, eta espero dugu Itsasertzaren eta Itsasoaren Iraunkortasuneko zuzendaritzak gure eskaera onartzea eta zuloa konpontzea, beste batzuetan egin duten moduan, Aritzatxuko hondartzan segurtasuna bermatzeko”, gaineratu du.

 

 

29 / 03 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0