Albistea
-Besteak beste, kalistenia gunea, nagusientzako kirol gunea eta umeentzako jolas gunea egingo dira
-Lan hauek burutzeko 311.600 euro bideratuko dira (BEZ barne) eta bi fasetan egitea aurreikusten da
Bermeon, 2022ko azaroaren 17an.- Bermeoko Udalak Klaratarren komentuaren atzean dagoen berdegunean adin ezberdinei bideratutako gunea egokituko du datozen hilabeteetan. Besteak beste, kalistenia gunea, nagusientzako kirol gunea eta umeentzako jolas gunea egingo dira. Lan hauek burutzeko 311.600 euro bideratuko dira (BEZ barne) eta bi fasetan egitea aurreikusten da.
“Gure helburu estrategikoetako bi dira herritarren bizi kalitatea hobetzea eta bizimodu osasuntsua eta kirola sustatzea. Bada, datozen hilabeteotan egingo diren lan hauek zuzeneko erlazioa dute aipatu helburuekin. Gainera, adin ezberdinei bideratutako inbertsioa izango da, etxeko txikienetatik hasi eta nagusietaraino iritsiz, eta honek balio erantsia ematen dio. Gure betebeharra da bizimodu osasuntsua eta kirola bultzatzeko baliabideak herritarren eskura jartzea eta espero dugu udaberrirako lanak bukatuta egotea. Aisialdi eta kirolerako gune berriak egitea herritarrek parte hartze prozesuetan behin eta berriz eskatu duten iniziatiba da eta demanda horri erantzutera dator proiektu hau ”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.
Lanak bi fasetan burutuko dira. Momentu honetan Udala San Martineko parkeko urbanizazioa egiten ari da. Hau da, lurra prestatzen dabil beranduago hornidura jartzeko. Lan hauek 117.612,00 eurotan esleitu dira. Bigarren fasean gune ezberdinek izango dituzten elementuak jarriko dira eta, horretarako, 193.600 euro bideratuko dira, BEZ barne.
010 (94 617 91 00)