Albisteak

Albistea

Emakumeen ahalduntzea sustatzeko 'Ikual: Gure gorputza berreskuratzen' programa Bermeoko Gizarte Ongizaterako udal patronatuaren bezeroei zuzenduta

 

 

Emakumeen ahalduntze eta jabekuntza sustatzeko helburuarekin,  “Mugi-Dantza Mugimendu Terapiak" elkartearen eskutik, ‘Ikual: Gure gorputza berreskuratzen’ programa martxan jarriko da Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuaren emakume bezeroei zuzenduta. Taldeko esperientziaren bitartez, gorputza eta burmuinaren arteko konexioa landuko da, mugimendu eta emozioaren artekoa, hain zuzen ere, eta horren xedea da emakumeen ahalduntze eta jabekuntza sustatzea. 

Programa 15 ordukoa da eta astero ordu eta erdiko talde saioetan gauzatuko da, Bermeoko Udal Zaharren egoitzako gimnasioan. Programa hau dohainekoa da  eta Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuna, Lankidetza eta Herritarren Eskubideetako Zuzendaritza Nagusiko diru laguntza du.

Programa honetan lan egiteko erabiliko diren tresna nagusienak gorputza eta mugimendua izango dira, esperientzia gorputzera eramanez, gorpuztuz. Bizi garen gizarte honetan gorputzetik oso deskonektatuta gaude, normalean gorputzaren kontzientzia minaren bitartez bakarrik sentitzen dugu edota gorputzarekin dugun harremana gizarteak inposaturiko edertasun kanonen bidez bizi dugu.  Tailer honek buru-gorputz konexioan sakontzeko  aukera eskaintzen digu , emakumeon integritate psiko-fisikoa lortzeko bide bat bezala. 

Taldeak ere bere indarra dauka horrelako prozesuetan, esperimentazio espazio eta jabekuntza espazio bezala, emakumeez eta hauen arteko harremanez sorturiko gorputz batean bihurtzen da. Talde gorputz honek, besteak beste, emakumeek euren gorputzaren kontzientzia hartzea, euren emakume identitatearen ezagupena eta euren kreatibitatea indartzea baimentzen ditu. 

"Mugi-Dantza Mugimendu Terapiak" osasun arloan (gizarte lana, soziologia, psikologia, elikadura…) eta artean (dantza, musika, antzerkia) ibilbide desberdinetatik etorritako lau Dantza Mugimendu Terapeuta emakumek osatutako taldea da eta mugimenduaren erabilera psikoterapeutikoan oinarritzen da.

 

 

 

 

12 / 12 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0