Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak eskatuta, Gaztelugatxerako Lurgorri eta Ermuren arteko oinezko bidea konponduko da

Bermeoko Udalak ekainaren 1ean Bizkaiko Foru Aldundiaren proposamenari aurkeztutako alegazio bat izan zen bide horren konponketa

 

Bermeoko Udalak eskatuta, Gaztelugatxerako Lurgorri atseden gunearen eta Ermuko  bidearen arteko oinezko bidea egokituko du Bizkaiko Foru Aldundiak. Bide hori ibilgailuentzat itxita gelditu zen Bermeotik Bakiorako bide berria egiterakoan. Hortaz, bide hori Bermeo-Bakio errepide zaharrean dago eta 1.000 metroko tartea da.  Egingo diren lanen bidez, Lurgorri eta Ermuren arteko asfaltoa birrinduko da eta bideari itxura naturalagoa emango zaio. 

Bermeoko Udalak Gaztelugatxeren inguruan Bizkaiko Foru Aldundiak egindako proposamenari Bermeoko Udalak 50 alegazio baino gehiago aurkeztu zizkion. Irisgarritasun eta mugikortasunari dagokionez, hainbat izan ziren Bermeoko Udalak egindako eskaerak alegazioetan, horietariko bi Lurgorritik Ermurako oinezko bidea egokitzea eta Bermeoko Pergolako aparkalekua egokitzea. 

“Proiektu hauek Bermeoko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean egindako elkarlanaren ondorioz, posible izango dira”, nabarmendu du Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak. 

“Lurgorri eta Ermu arteko oinezkoen bidea errekuperatzea eta aparkaleku berri bat egitea behar beharrezkoak dira turismo jasangarriagoa lortzeko. Pausoz pauso Gaztelugatxeko San Juanek ematen dizkigun aukerak aprobetxatzeko proposatutako hobekuntzak errealitatea bihurtzea lortzen ari gara”, azpimarratu du. 

Ildo horretan, adierazi duenez, “hurrengo erronka garrantzitsua Bermeoko hirigunetik Gaztelugatxerainoko oinezko bidea egitea izango da”. Helburu hori gauzatzeko Bermeoko Udala Urdaibaiko Patronatuarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera lanean ari dela adierazi du Bermeoko alkateak. 

Lurgorri eta Ermu arteko bidea egokitzeko lanak bihar hasiko dira eta gutxienez otsailaren 28ra arte iraungo dute. Lan horien ondorioz, otsailaren 28ra Lurgorri eta Ermure arte bide hori itxita egongo da.

  

 

 

 

 

 

 

28 / 01 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0