Albisteak

Albistea

Jai batzordeak postontzi bat jarriko du herritarrei musika zaletasunei eta jaietarako ekintza proposamenei buruz galdetzeko

Bihar, zapatuan, martxoaren 3an, Bermeon izango den jaialdi soliarioan ezarriko da postontzia herritarrek bere iritizia emateko

 

 

Herriko jaiak antolatzen dituen Bermeoko Jai Batzordeak herritarren iritziak  ezagutu nahi ditu, guztion ekarpenak garrantzitsuak direlako jaiak antolatzerako orduan. Horretarako, postontzi bat jarriko du eta herritarrei euren musika zaletasunei buruz eta jaietako ekintza proposamenei buruz galdetuko zaie. 

Postontzi hori lehenengo aldiz bihar, martxoaren 3an, Bermeoko jaialdi solidarioan ezarriko da, eta, bertan bi galdera hauei erantzuna emateko aukera izango dute herritarrek: zein da gehien gustatzen zaizun musika mota? Jaietarako beste ekintza proposamenik baduzu? 

Postontzi hori, ondoren, Erroxape emakumeen elkartean ezarriko da, Demiku elkartean, ikastetxeen egunetako jaietan, Ignacio Arocena institutuan, udal liburutegian, musika eskolan eta Hermanuetako kapilan, besteak beste. Gizarte eta Kultura etxean ere jarriko da apirilean eta, amaitzeko, maiatzean, Bermeoko Arrain Azokan. 

Jai batzordeko kideek herritarrak euren iritziak eta ekarpenak ematera animatu dituzte, “guztion ekarpenak garrantzitsuak direlako jaiak antolatzeko eta guztion gustukoak izateko”. “Eman zure iritzia postontzian!”, deia zabaldu dute. 

Jai batzordea irekia da eta horretan bai herritar moduan eta bai elkarte moduan parte hartzeko aukera dago. Jai batzordean Bermeoko urte guztiko jaiak antolatzen dira, hala nola, Aratusteak, San Juanak, Madalenak, San Rokeak eta Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak. 

02 / 03 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0