Albistea
Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programaren barruan, The Stooges rock taldearen epopeia kontatzen duen 'Gimme Danger' dokumental musikala ikusteko aukera izango da bihar, urtarrilaren 31n, eguenean, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan 19:00etan. Sarrera dohainik izango da.
The Stooges taldearen rock'n'roll indartsu eta oldarkorra 70. hamarkadako paisaia musikalean bonba bat izan zen. Rock, blues, R&B eta free jazz estiloen nahasketarekin, The Stoogesek, Iggy Pop musikariak bere debuta egin zuen taldea, beranduago rock alternatibo bezala ezagutuko zenaren oinarriak ezarri zuen.
Gimme Danger filmak rock talde garrantzitsuenetako honen epopeia kontatzen du. Euren abentura eta zorigaitzen bitartez, dokumentalak rock-aren panteoira iritsi arteko The Stooges taldea musikalki, kulturalki, politikoki eta historikoki garatu zeneko testuingurua aurkezten du, euren inspirazio iturri nahiz aurreneko desafio komertzialen zergatiak gogoratuz.
Dokumentalaren iraupena 108 minutukoa da eta jatorrizko hizkuntzan (ingelesez) emongo da euskerazko azpitituluekaz.
Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa Donostia Kulturak kudeatzen du Donostiako Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren laguntzarekin. Filmazpit programak, Euskadiko eta kanpoko hainbat zinemalditan, jorratzen dituzten gaiengatik interesgarriak diren filmak hautatzen ditu, euskeraz azpititulatu eta katalogoan sartzeko.
Bermeoko Udalak herritar guztiak animatu ditu Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programaren barruan emango dan 'Gimme Danger' dokumental musikalaren emanaldia ikustera.
010 (94 617 91 00)