Albistea
Bermeoko Gure Esku Dago lantaldeak astean zehar mahaiak ezarriko ditu herriko hainbat tokitan herritarrei apirilaren 2an egingo den herri galdeketari buruzko informazio guztia emateko.
Horrela, bihar, martitzenean, martxoaren 14an, Goiko plazan (Kabidxe gunearen aurrean) egongo dira 12:00etan. Martxoaren 16an, eguenean, Tonpoi bidean (anbulatorio aurrean) eta Santamañen egongo dira 12:00etan, eta domekan, martxoaren 19an, ordu berdinean mahaiak ezarriko dituzte Erriberan eta Lameran.
Horrez gain, martxoaren 15ean, eguaztenean, Goiko plazako Gure Esku Dagoren lokalean, apirilaren 2an botoa eman ezin izan dutenen aurretiko botoak hartzen hasiko dira, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era. Aurretiazko botoak martxoaren 15etik 30era arte eman ahal izango dira, Gure Esku Dago lantaldeak adierazi duenez.
Martxoaren 17an, barikuan, Bermeoko Gure Esku Dago lantaldeak apirilaren 2ko mahaikideekin batzarra izango du Kultur etxean 19:30ean; eta martxoaren 18an, zapatuan, Goiko plazako lokala irekita izango dute 12:00etatik 13:00etara. Ondoren, triki-poteoa egingo dute.
010 (94 617 91 00)