Albisteak

Albistea

Barikuan martxan hasiko da berriro Bermesex zerbitzua.

Udako etenaldiaren ostean, martxan hasiko da berriro Bermeoko Udaleko Gazteria Sailak eskaintzen duen sexualitateari buruzko informazioa eta orientazioa emateko Bermesex zerbitzua. Hain zuzen ere, barikutik (irailak 27) aurrera egongo da martxan.                                  

Bermesex, sexua eta sexualitatearen bizipenean modu onuragarriak bilatzeko zerbitzu publikoa, konfidentziala eta doakoa da. Zerbitzu honen bidez, gazte bermeotarrei laguntzen zaie modu partikularrean ezagutu, onartu eta adieraz daitezen, bestearekin harremanak izateko modu onuragarriena bilatzeko. Asmo hori lantzeko, gazteekin, familiartean eta profesionalekin lan egiten da.

Bermeoko Sexologia Orientazio Zerbitzua Gizarte eta Kultura Etxean eskaintzen da, barikuetan, hamabostean behin. Ikasturte honetako lehenengo zerbitzua irailaren 27an, barikuan, izango da 16:30etik 18:00etara. Herriko gazte, heldu, irakasle, guraso, begirale, hezitzaileei… aurrez-aurreko arreta zerbitzua eskaintzen zaie, hala behar izanez gero. Horrez gain, profesionalekin koordinatzeko aukera ere badago.

Orientazio ereduaren bidez, profesional ezberdinekin eta familia kideekin elkarlanean, ume, gazte, familia eta hezkuntza baliabideen arazoei irtenbideak bilatzeko bideak hausnartzen dira, egoera bakoitzean esku hartzeko modu, eragile eta ekintza egokienak aztertuz.

Bermesex zerbitzuarekin harremanetan jartzeko bideak:

E-posta: bermesex@bermeo.eus

Instagram: @sexorienta

Telefonoa: 644 89 86 61 (arreta orduetatik kanpo mezua utzi daiteke erantzungailuan).

25 / 09 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0