Albistea
Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko (GOUP) Gizarte Heziketarako Esku-hartze Taldeak (GHET) Informazio eta Komunikaziorako Teknologien (IKT) erabilera egokiaren gaineko programa eskainiko du. Helburua gurasoek teknologia berrien erabileran jokatzen duten paper aktiboaz ohartaraztea da, bai euren seme-alaben nortasun digitala garatzerakoan, bai teknologiak era egokian erabiltzean, arau eta muga egokiak erabiliz.
Programa bi saiotan garatuko da maiatzaren 10ean eta 17an (eguenak) Bermeoko kultur etxeko hitzaldi aretoan, 18:00etatik 20:00etara, eta saio horiek garatzeko GHETek Osakidetzaren laguntza izango du.
GHETek azaldu duenez, “gaur egun adingabeek Informazio eta Komunikaziorako Teknologien erabilera oso barneratuta daukate, eurentzat sarea sozializazio esparru bat dat eta sarritan ez dira kontziente bertan agertu ahal diren arriskuez: ziberbuillyng-a, grooming, sextin, identitate lapurketa, irudien erabilera desegokia, estortsioa…”.
Hori dela eta , GHETen ustez, “oso garrantzitsua” da gurasoei “hainbat baliabide eskaintzea egoera horiei aurre egiteko”.
Arriskuez gain, Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak (IKT) ondo erabiliz gero, onura asko ere badituztela azaldu du GHETek: informazioa lortzeko eta zabaltzeko baliabide ezin hobea dira, besteekin harremanetan jartzeko tresna, lanerako eta ikasketetarako lagungarriak…
“Egoera horren aurrean beharrezkoa da erabilera egokia egiteko arau eta muga egokiak ezartzea; izan ere, kasu batzuetan ez dira ezartzen ezjakintasunagatik eta, beste batzuetan, berriz, ikuskaritza ezagatik”, zehaztu du.
Horregatik, Informazio eta Komunikaziorako Teknologien (IKT) erabilera egokiaren gaineko programa eskainiko du GHETek eta gurasoak horretan parte hartzera animatu ditu, “agertu ahal diren arriskuak ahalik eta arinen detektatzeko eta adingabeen ongizatea bermatzeko”.
010 (94 617 91 00)