Albisteak

Albistea

Bermeok 354 ibilgailurentzako aparkaleku berria dauka Udalaren eta Aldundiaren arteko hitzarmen bati esker

Azpiegitura berri honi esker kostaldeko udalerrian aukera egongo da mugikortasuna hobetzeko eta, aldi berean, Gaztelugatxeko San Juan bisitatu nahi duten pertsonek ibilgailua bertan uzteko    

Bermeon, 2019ko irailaren 6an.- Bermeok gaurtik 354 ibilgailu uzteko kapazitatea duen aparkaleku berria dauka Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko hitzarmen bati esker. Aparkaleku honek bi helburu ditu: herriko azpiegiturak eta mugikortasuna hobetzea eta Gaztelugatxeko San Juan bisitatu nahi duten pertsonei ibilgailuak bertan aparkatzeko aukera ematea. Beraz, aparkalekuak, Bermeo Gaztelugatxeko San Juan bisitatu nahi dutenen sarrera izan dadin  balioko du, hau da, bertara hurbildu nahi duten guztiek Bermeotik egin dezaten garraio publikoa erabiliz. Azpiegitura berri honi esker,  aukera-espazio berriak irekiko dira herriarentzat bisitariek eragina izango dutelako tokiko ekonomian.

Azpiegitura berri honen obren aurrekontua 637.836 euro da eta aurtengo maiatza eta iraila artean burutu dira lanak; dena dela, oraindik ere paperontziak eta arbolak jartzea falta da eta elementu horiek urtea amaitu aurretik jarriko dira euren bidezko lekuetan. Hilerritik eta Itxas Gane futbol zelaitik hurbil dagoen aparkaleku hau eraikitzeko jatorriz 76 plazako  aparkalekua zuen 8.013 metro karratuko lurra erabili da.

Bizkaiko Foru Aldundiak 515.000 euroko inbertsioa egin du ekipamendu berri honetan; azpiegitura honek udalerrian aparkalekuaren arloan dauden beharrizanak estaliko ditu eta, aldi berean,  Bermeoko udalak 2019an egin zuen Mugikortasun eta Aparkalekuen Planaren planteamenduari erantzuten dio.

06 / 09 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0