Albistea
Beste urte batez, Bermeoko Udalak Tabernen Mozorro Lehiaketa antolatu du Aratuste martitzenerako (martxoak 4). Ohi modura, lehiaketan udalerriko tabernek parte hartu dezakete; iaz 18 tabernek eman zuten izena.
Interesa daukaten tabernariek otsailaren 28ko (barikua) 12:00ak arteko aukera daukate izena emateko Kultura eta Hezkuntza Sailaren bulegoan, 94-617 91 57 telefono zenbakian edo kultura@bermeo.eus helbide elektronikoan. Hala eta guztiz ere, Bermeoko Udalak “ahalik eta arinen” izena ematea eskatu du, izan ere, parte hartuko duten tabernekin mapa bat egingo delako.
Izena ematen duten tabernak apainduta egon beharko dira martxoaren 4an, Aratuste martitzenean, 11:00etatik aurrera; tabernarien mozorroek ere bat egin beharko dute gaiarekin. Taberna parte hartzaileek kartel identifikatzaile bat izango dute.
Epaimahaia Jai Batzordeko ordezkariek osatuko dute, eta Aratuste martitzenean, bisitatuko dituzte guztiak. Epaimahaiaren erabakia egunean bertan jakinaraziko zaie irabazleei, eta udaleko webgunean eta sare sozialen bitartez ere jakinaraziko da. Epaimahaiak honakoak izango ditu kontuan: apainketaren orijinaltasuna, erabiliko diren materialentzako kontsumo orekatua eta ingurumena errespetatzea, tabernarien mozorroa eta tabernaren apainketa bat etortzea eta euskara erabiltzea.
Epaimahaiak hiru sari banatuko ditu:
· 1. saria: 200 €-ko balioko otzara
· 2. saria: 150 €-ko balioko otzara
· 3. saria: 100 €-ko balioko otzara
Bermeoko Udalak herriko tabernetako jabeak animatu ditu mozorro txapelketan parte hartzera, herria eta herritarrak girotzeko aukera polita eskaintzen duelako.