Albistea
Etxeko olio zikina batzeko bi edukiontzi berri jarri dira Bermeon, bata San Martinen (Atalde kaleko 15. zenbakian) eta bigarrena Zubiaur tar Kepa kaleko 51. zenbakian, hain zuzen ere.
Irune Ormaetxeak, Bermeoko Ingurumen zinegotziak, adierazi duenez, azken urtean olioaren bilketa %7,5a jaitsi da Bermeon. “Horregatik zerbitzu hori bi edukiontzi berriekin indartu dugu eta edukiontzi berriak populazioa gehien igo den tokietan jarri ditugu”, azaldu du.
Irune Ormaetxeak etxeko olioa birziklatzearen garrantzia azpimarratu du; izan ere, “bio-diesela ekoizteko material baliogarri bat berreskuratzeaz gain, udalerrian sortutako hondakin uren tratamendua errazteko ezinbestekoa da”. “Garrantzitsua da etxeko olioa birziklatzea”, azpimarratu du.
San Martin eta Zubiaur Tar Kepako bi edukiontzi berri horiekin 13 dira jadanik Bermeon etxeko olioa birziklatzeko dauden edukiontziak. Horiek udalerriko hainbat tokitan banatua daude. Kalean bederatzi tokitan daude: Kasino aurrean, Goiko plazan, Gonzalo Nardiz enparantzan, Matxitxako Bidean, San Martinen, Tonpoi Bidean, Atalde kalean, Azokan eta Artike bidean.
Era berean, Landabaso poligonoko BM eta DIA supermerkatuetan plastikozko edukiontziak daude. Orain kaleko beste edukiontzi bi gehitu dira, Atalde kaleko 15. zenbakian eta Zubiaur tar Kepa kaleko 51an ere bai, hain zuzen ere.
Irune Ormaetxeak herritar guztiak olioa birziklatzera animatu ditu; izan ere, “oso garrantzitsua da gure ingurumena zaintzeko eta uren tratamendu egokia egin ahal izateko”.
010 (94 617 91 00)