Albisteak

Albistea

Erremedio kaleko etxebizitza bat enkante bidez salduko du Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak

 

 

Etxebizitza bat (Erremedio 3, lehenengo solairua) enkante bidez salduko du Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak. Gutxiengo prezioa 129.307,93 euro izango da, eta proposamenak Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuan aurkeztu behar izango dira azaroaren 6a baino lehen. 

Etxebizitza Erremedio kalean, Alde Zaharrean, hain zuzen ere, kokatzen da, eta gutxi gorabeherako azalera erabilgarria 68 metro karratutakoa da. Etxebizitzak ezkaratza, egongela, hiru logela eta komuna ditu. 

Baldintza pleguak eta gainerako dokumentazioa Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuan aztertu eta eskuratu ahal izango da, 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik barikura. Proposamenak epea amaitu eta zapatua ez den hamargarren lanegunean, hau da, azaroaren 20an, zabalduko dira, eguerdiko 12:00etan, Kultur etxean. 

Etxebizitza horren salmentarekin lortutako dirua zaharren udal egoitzara zuzenduko dela azaldu du Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak.

 

17 / 10 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0