Albisteak

Albistea

'Merchandising eta erakusleiho apainketa' ikastaroa antolatu du Behargintzak autonomo eta enpresa txikientzat

 

 

Autonomo eta enpresa txikientzat ‘Merchandising eta Erakusleiho apainketa’  doako ikastaroa antolatu du Bermeoaldeko Behargintzak. Ikastaroa irailaren 26tik urriaren 17ra izango da. Guztira 24 orduko iraupena izango du eta izena emateko epea irailaren 21ean bukatuko da. 

Behargintzak azaldu duenez, ikastaro honen bidez, saltokiaren errentagarritasuna handitzeko, erakusleihoen diseinua eta muntaketari aplikaturiko teknika multzoa erabiltzen ikasiko da. 

Horrela, merchandising-en atalean, salmenta azaleraren banaketa egokia bezeroarenganako inpaktua handitzeko; produktuen banaketa establezimenduaren barruan; ikusteko bizitasuna, eta salmenta puntuaren eraginkortasuna hobetzeko aukerak jorratuko dira. 

Erakusleihoari dagokienez, espazioa eta argia zelan aprobetxatu; kolorea, formak eta marrazkien oinarrizko aspektuak; muntaketa eta erakusleihoaren mantenua; produktuen banaketa eta prezioak, eta hainbat elementu ikusiko dira (euskarriak, erakustegiak, ehunak, manikiak,  kartelak, errotuloak..). 

 

Ikastaroa astelehenetik eguenera izango da 15:00etatik 17:00etara. Interesatuek Bermeoaldeko Behargintzan (Telef.: 94 617 91 90 / prospekzioa@bermeo.eus) eman behar dute izena.

14 / 09 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0