Albisteak

Albistea

Eskola jantokiko begirale ikastaroa martxoan Bermeon

 

Bermeoko Udaleko Gazteentzako Informazino Zerbitzuak (GIZ) eskola-jantokiko begiralea izateko ikastaroa antolatu du. Ikastaroaren helburua udalerriko 35 urtetik beherako gazteek alor honetako formakuntza jasoz dagokion titulazioa eskuratzea da, horrela beraien curriculuma hobetu eta sektore honetako lan-mundura sartzeko aukera izango baitute. 

Ikastaroak lau atal dauzka: elikadura; pedagogia eta psikologia haurtzaroan; jokoaren pedagogia eta lehen sorospenak. Ikastaroa Bizkaiko Gurutze Gorriak Bermeoko Portuko instalazioetan emango da, martxoaren 9, 16, 23 eta 30ean (zapatuak), goizez. Horretan parte hartu ahal izateko, gutxienez 16 urte beteta edukitzea beharrezkoa da (gurasoen baimena behar dute adin txikikoek). Ikastaroaren iraupena 25 ordukoa izango da.

Honako hau da eskola-jantokiko begirale ikastaroaren egutegia edukien arabera banatuta: 

·         Martxoak 9, 09:00etatik 16:00etara: Elikadura (7 ordu).

·         Martxoak 16, 09:00etatik 16:00era: Pedagogia eta psikologia, haurtzaroan (7 ordu).

·         Martxoak 23, 09:00etatik 15:00etara: Jokoaren pedagogia (6 ordu).

·         Martxoak 30, 09:00etatik 14:00etara: Lehen sorospenak (5 ordu).

 Izen-ematea eta prezioa


Ikastaroaren plaza kopurua mugatua da eta izena emateko epea urtarrilaren 7tik martxoaren 5era arte edo plaza kopurua bete arte egongo da zabalik, GIZen (Gizarte eta Kultura Etxean). Bermeon erroldatutako 16 eta 35 urte bitarteko gazteek 60 euroko matrikula ordaindu beharko dute eta Bermeotik kanpo erroldatuta daudenak eta 35 urtetik gorako bermeotarrek, berriz, 90 euro. Ohiko moduan, 35 urtera arteko gazte bermeotarrak lehentasuna izango dute.

08 / 01 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0