Albisteak

Albistea

Enpleguko eta Ekintzailetza solidarioko Anezka programa martxan Busturialdean

 

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Demak-Enpresa Garapenak Enplegua eta ekintzailetza solidarioa Anezka programa martxan du Busturialdean.  Programa honen helburua da langabetuek lana lortzea.  Horrela, Busturialdeako langabeen talde heterogeneo bat sortu da, BOU Sarea, hain zuzen ere. 

Bou Sarea taldeko kideek azaldu dutenez, Anezka hainbat arlotako (hezkuntza, biologia, politika, ekonomia, finantzak, ingeniaritza…) pertsona langabetuek osatzen dute, eta bere berezitasunak dira espiritu dinamikoa, konpromisoa eta elkartasuna. 

Ildo honetan, adierazi dutenez, “anezkako kideek, koordinatzaile baten zuzendaritzapean, euren gaitasunak hobetzen dituzte hainbat arlotan: bezeroarenganako arreta, enpresa eta erakundeenganako errespetua, proiektuetan inplikazioa, elkarlana …”Horrez gain, Busturialdeko BOU sarea ekitaldi solidario bat antolatzen ari da, Munduaz blai laguntzarekin. 

Busturialdeako BOU Sarea hamalau pertsonek osatzen dute. “Jarduera nagusiak talde-saioetan garatzen dira; horrez gain, koordinatzaile batekin pertsonalizatutako saioak ere egingo dira, enpresekin kontaktu zuzenak eta tailerrak, foroak eta ekintzailetzari buruzko saioak eta boluntario korporatiboen laguntza”, adierazi dute. Saioak astean lau egunetan egiten dira eta Bermeoko Behargintzan dira.

Informazio gehiago: www.lanzaderasdeempleo.es/lanzaderas/busturialdea

03 / 02 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0