Albistea
Bermeon, 2022ko maiatzaren 24an.- Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzuak (GIZ) 9 urtetik gorako gaztetxoen artean jarduera fisikoa sustatzea helburu duen 'Uda Gazte Aktiboa' programa antolatu du. Programak kirol modalitate ezberdinak ezagutzeko eta horietan lehen pausuak emateko aukera emango die herriko gaztetxoei uztailaren 5etik 8ra bitartean, 10:00etatik 18:00etara.
Guztira 50 plaza eskainiko dira. Jarduerak honakoak izango dira: surf, BigSup, itsas-kayak eta Mendexa Abentura Parkera urteera. Azken jarduera hori izan ezik, beste jarduera guztiak Urdaibain bertan izango dira. Hori bai, jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.
Izena emateko epea gaur zabalduko da, eskainitako plaza guztiak bete arte. Izen-ematea Gazteentzako Informazio Zerbitzuan egin behar da. Plaza kopurua mugatua denez, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada, lehentasuna izango dute lehenengo izena eman dutenek.
Jardueren joan-etorriak autobusez egingo dira. Irteerak 10:00etan egingo dira Bermeotik eta itzulerak 18:00etan izango dira (uztailaren 5ean, 18:30ean). Gaztetxoek arropa erosoa eta janaria eraman beharko dute.
Programa osoaren prezioa 100 eurokoa izango da. Prezio horren barruan daude: 4 bidaiak Bermeotik Lagara, Laidera (2) eta Mendexara; jarduera guztiak eta Mendexa Abentura Parkeko sarrera; bidaia asegurua eta begiraleak. Bazkaria, ordea, gazte bakotxak eraman beharko du.
Adingabeko guztiek gurasoen edo legezko tutoreen baimena sinatuta aurkeztu beharko dute 2022ko ekainaren 27a baino lehen. Izena eman dutenen kopurua ez bada heltzen irteera egiteko ezarritako gutxieneko partaide kopurura, jarduera bertan-behera geratuko da eta ordaindutako zenbateko osoa itzuliko da.
010 (94 617 91 00)