Albisteak

Albistea

XVII. San Martin azoka eta odoloste txapelketa Bermeon domekan, azaroaren 11n

 

San Martin jaiak direla eta, domekan, azaroaren 11n, XVII. San Martin azoka izango da Bermeoko Lameran 9:00etatik 15:00etara; eta, bere barne, ohikoa den odoloste txapelketa egingo da. Baserri giroa nagusi izango da txerriki produktuari lotutako azoka horretan. 

Horrela, hainbat postuetan herritarrek eta bisitariek txerrikiak dastatu ahal izango dituzte, azokan zazpi  harategik eskainiko baitituzte euren kalitatezko produktuak. Horrez gain, beste produktu asko eskuratzeko aukera ere egongo da azokan, hala nola, ogia, euskal pastela, gazta, eztia, txakolina,  patea eta lorak.

Edozelan ere, azokaren protagonista nagusia odolostea izango da, izan ere, aurten Bermeoko Udalaren XVII. Odoloste Txapelketa egingo da. Horretan 22 partaide izango dira, besteak beste, Bermeo, Mungia, Gernika, Zornotza eta Loiutik etorritakoak.  Epaimahaiaren arduraduna eta zuzendaria Pedro Mendizabal sukaldaria izango da.

XVII. San Martin azoka Andeko tabernak antolatzen du, Bermeoko Udalen eta BBKren laguntzarekin. Bermeoko Udalak pertsona guztiak gonbidatu ditu San Martin azokara kalitatezko produktuekin giro onean gozatzeko aukera paregabea eskainiko duelako. 

05 / 11 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0