Albistea
Bermeoko Udalak, hiri - berroneratze proiektuaren barne eta herriko gune ezberdinak hobetzeko helburuarekin, lau pertsona langabe kontratatuko ditu. Proiektua aurrera eramateko kontratatu beharreko perfilak honakoak dira: Igeltsero ofiziala, lorazaina eta herri lanetako peoi bi. Kontratuak lanaldi osoan izango dira eta lau hilabeteko iraupena izango dute.
Lan eskaintza horietan izena eman nahi duten pertsonak LANBIDEn izena emanda egon behar dute enplegu eskatzaile gisa, eta, horrez gain, Euskal Enplegu Zerbitzuak deialdian ezarri dituen baldintzak bete beharko dituzte. LANBIDEko web gunean, lan eskaintzetan langabetuak bete beharreko baldintzak zehazten dira.( https://bit.ly/2KHQ1fz).
Baldintza horien artean, adibidez, %40a emakumeak, %15a 55 urte baino nagusiagoak eta %30a DBR titularrak edo onuradunak izan behar dira. Enplegu Planeko beste deialdietan egon direnak ezin izango dira kontratatu, nahiz eta beste eskualde batean izan kontratazio hori.
Bermeko Enplegu Planaren barne daude kontratazioak, beraz, Bermeoko langabetuak lehentasuna edukiko dute kontratazioetan, beti ere beharrezko den profila eta baldintzak betetzen badituzte. Udal kontratazioek lanaldi osoan eta 4 hilabeteko iraupena izango dute.
Kontratazioak abenduan izango dira eta Bermeoko Udalak LANBIDEn jarritako lan-eskaintzak zazpi-hamar egun artean egongo dira jarrita Lanbideko webgunean. Informazio gehiago Gernikako LANBIDE bulegoan edo Bermeoko Behargintza Bulegoan.
010 (94 617 91 00)