Albistea
-Kultura Etxeko hitzaldi aretoan izango da, 18:00etan eta 9:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara informazio puntu bat ere abiaraziko da, leku berean
-Erakundearen zerbitzu eta jardueren berri emango da eta familia ugarientzat Euskadin dauden eskubide, laguntza eta hobari publikoen informazio zehatza eskainiko da eta familiek dituzten zalantza, iradokizun eta erreklamazioei erantzungo zaie
Bermeon, 2023ko martxoaren 7an.- Martxoaren 16an, osteguna, Hirukide Euskadiko Familia Ugarien Federazioaren aurkezpena antolatu da Kultura Etxeko hitzaldi aretoan. Ekitaldi honen bitartez, erakundearen zerbitzu eta jardueren berri eman, familia ugarientzat Euskadin dauden eskubide, laguntza eta hobari publikoen informazio zehatza eskainiko da eta familiek dituzten zalantza, iradokizun eta erreklamazioei erantzungo zaie. Aurkezpena 18:00etan izango da, baina bertaratu ezin direnentzako informazio puntu bat abiaraziko da 9:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, leku berean.
Landuko diren gai nagusien artean, honakoak nabarmentzen dira, besteak beste: familia ugaria izateagatik dauden eskubideak, laguntzei/hobariei, baimenei eta abarri buruzko zalantzak argitzea, seme-alabak hazteko eta mantentzeko laguntza berriari buruzko berrikuntzak, familien Lege Berriaren aurreproiektuari buruzko informazioa, zein laguntza/deskontu dauden Bermeon, Bermeoko familia ugarien egoera eta premiak, federazioaren lana eta familien ekarpenak.
Halaber, aurkezpen ekitaldian, azken hilabeteotan eta urteetan kolektibo honi zuzenduta izan diren berritasunak azalduko dira, familia ugari askok ez baitituzte ezagutzen: Argiaren Bonu Soziala eta termikoa, pasaportea eta NANa egiteko tasen salbuespena eta seme-alabak hazteko eta mantentzeko laguntza berriak zabaltzea familia ugarientzat.
Hirukide, 1999tik
Hirukide GKE apolitiko eta akonfesionala da, Eusko Jaurlaritzak 2003. urtean Onura Publikoko Elkarte gisa aitortua, bizitza politiko, instituzional, sozial, mediatiko eta enpresarialeko esparru guztietan kide ugariko familien eskubideen alde egiteko helburua duena.
Kide ugariko 8.300 familiak baino gehiagok (43.000 bazkide inguruk) osatzen dute, eta bazkide izateko baldintza bakarrak dira Kide Ugariko Familia Titulua edukitzea edo eduki izana eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea. Egun, titulua indarrean duten familien % 30 baino gehiago Hirukideren baitan daude.
Informazio gehiago: hirukide@hirukide.com / 945 25 36 02 / 688 72 89 31
010 (94 617 91 00)