Albistea
Bermeon, 2022ko irailaren 14an.- Bermeok Bermeo Hiriko XL Ikurriña-BTWC Bermeo Tuna World Capital estropada hartuko du larunbata honetan. Gaur goizean burutu den prentsaurrekoan banderaren nondik norakoak argitu dituzte Bermeoko alkate Aritz Abaroak eta Bermeo Urdaibai Arraun Elkarteko presidente Agustin Aranburuk.
“Asteburu honetan gure herriko estropada ospatuko da eta gogo handiarekin gaude. Estropadaren jai handia izatea espero dugu. Jakin badakigu herritik kanpoko jende asko hurbilduko dela eta eskuak zabalik hartuko ditugu. Denak dira ondo etorriak Bermeon. Hori bai, antolatzaileen argibideak jarraitzeko eskatu nahiko nieke guztiei eta, batez ere, oso ondo pasatzeko”, adierazi du Abaroak.
Jardunaldia Euskotren Ligako playoff-ekin hasiko da 17:40etan. Ondoren, 18:10etan, Eusko Label Ligako playoffaren txanda izango da. 18:50ak aldera, Eusko Label Ligako lehen txanda ospatuko da eta, 19:10etatik aurrera, bigarrena.
Ikusleen ‘Fan Zone’ Bermeoko portuan jarriko da urtero bezala eta, gogorarazten da, ibilgailuak irailaren 17ko goizeko 8etatik aurrera ezingo direla Artzako biribilgunetik aurrera pasa.
010 (94 617 91 00)