Albisteak

Albistea

Neguan ere Bermeo, Mundaka eta Gernikako udalek Urdaibaiko eskaintza turistikoa batu dute

 

Neguko eskaintzaren berri emateko ere elkarlanean aritu izan dira Gernika, Mundaka eta Bermeoko Udaletako Turismo Bulegoek, eta Urdaibaiko eskaintza turistiko zabala batu dute Urdaibai bisitatzen dituzten pertsonek modu praktiko eta erakargarriago batean eskaintza guztiaren berri izan ahal izateko. 

Eskaintza bateratu horretan pertsona guztientzako proposamenak jasotzen dira, besteak beste, bisitatzeko interesgarriak diren lekuei buruzko informazioa: Gaztelugatxeko San Juan, Bermeoko Arrantzaleen museoa, Talako murala, Santa Eufemia, Santa Maria eta San Frantzisko eliza eta klaustroa, Gernikako bake museoa eta Euskal Herria museoa, Batzarretxea, Jai Alai pilotelakua… 

Horrez gain, turismo aktiboa egiteko dauden aukera ezberdinak (nordic walking ibilbideak, itsas ibilbide ezberdinak, urpekaritza, oinezko ibilbideak, surfa…). Bertoko produktuek ere protagonismo berezia dute, horien artean Bermeoko kontserbak. 

Eskaintza guzti horren berri hainbat bide erabiliz emango da. Bermeoren kasuan, Bermeoko Turismo bulegoan, www.bermeo.eus webgunean, Bermeoko facebooken  (https://www.facebook.com/BermeokoUdala) eta twiterren (https://twitter.com/BermeokoUdala) eta whatsapp-a ere erabiliko da gure eskaintza turistikoa zabaltzeko. 

Horrez gain, betiko moduan,  Urdaibaiko turismo arloko enpresa guztiei helaraziko zaie (alojamendu, jatetxe, taberna, turismo aktiboko enpresak, ekoizleak…); horiek, aldi berean, euren bezeroei ere Urdaibaiko eskaintza turistikoaren berri emateko.

“Neguan ere Urdaibaik gozatzeko aukera pila eskaintzen ditu, eta momentu paregabea da gure paisaiaz, kulturaz, gastronomiaz eta aisialdiko ekimen ezberdinekin gozatzeko”, adierazi du Irune Ormaetxeak, Bermeoko Turismo zinegotziak. Horregatik, urte-sasoi honetan ere eskaintza bateratu dute Gernika, Mundaka eta Bermeoko Udaletako Turismo Bulegoek, bisitariek eskaintza guztiaren berri era praktiko eta erakargarrian izateko. 

Hona hemen Urdaibaiko eskaintza turistikoa: https://issuu.com/bermeokoudala/docs/bermeo_negua2018-2019_

09 / 01 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0