Albisteak

Albistea

Goiko plazako azokatxorako kale salmentarako baimenen esleipena egin da gaur goizean zozketa bidez

 

Bermeoko azokatxoa Atalde kaletik Goiko Plazara lekualdatzeko prozesuak martxan jarraitzen du. Horrela, gaur goizean Goiko plazako azokatxorako kale salmentarako baimenen esleipena egin da zozketa bidez. 

Zozketan 40 eskatzailek parte hartu dute eta 27 salmenta baimen esleitu dira. Ildo berean, zozketan, eskatzaileei erreserba hurrenkera zenbaki bat eman zaie. Horrela, inolako kanporaketarik edota uko egiterik, edo esleipenaren epean bajarik egongo balitz, erreserba hurrenkera zenbakien arabera egingo da esleipen berria. 

Momentu honetan zozketan baimena lortu duten eskatzaileek legeak ezartzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute baldintzak betetzen dituztela baieztatzeko. 

Benito Ibarrolazak, Zerbitzuetako zinegotziak, gogoratu duenez 2015. urteko abenduan martitzenetako Azokatxoa Goiko Plazara lekualdatzea onartu zen  Udal Talde Politiko guztien adostasunarekin, aho batez, hain zuzen ere. “Orain, Azokatxoa Alde Zaharrean, Goiko plazan, jartzeko behar diren pausoak ematen ari gara eta gaurkoa beste pausu bat izan da”, nabarmendu du.

 

 

 

 

 

04 / 10 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0