Albisteak

Albistea

Sahararen aldeko XV. Euskal Karabana: Piztu Itxaropena martxan jarri da eskualdean

 

Besalde Elkarteak (Bermeo Sahararen Alde) Aljeriako errefuxiatu sahararren kanpamentuetara bidaltzeko janari bilketa kanpainari ekin dio berriro. SAHARAREN ALDEKO XV. EUSKAL KARABANA: PIZTU ITXAROPENA izeneko kanpaina honen helburu nagusia herri sahararrari ahalik eta elikagai kopuru gehiena eramatea da , errefuxiatuen kanpamenduetan duten elikagai falta asetzeko. 

Urtarrilaren  19ra arte luzatuko da  janari bilketa. Arroza, egoskariak, pasta, azukreaatuna oliotan, sardinak eta konpresak batuko dira eskualdeko denda, supermerkatu eta hezkuntza zentroetan, baita Bermeoko San Frantzisko elizako lokaletan astelehenetik ostiralera arratsaldez 6:30etik  8:00etara. 

Aurton ere asteburuetan supermerkatuetan egongo gara esku-orriak banatzen, lehengo asteburuan, Bermeon, eta azken asteburuan Gernikan. 

Aurreko kanpainan 6.306 kilo bildu ziren eskualdean Saharar errefuxiatuen kanpamentuetara bidaltzeko. Hori dela eta, Besaldek “herriak eta udalek adierazi duten eskuzabaltasuna eta solidaritatea eskertu nahi” izan du. 

Besaldek azaldu duenez, Saharar herriak 43 urte  daramatza Aljeriako basamortu latzean Marokok okupatutako euren benetako herrialdera noiz itzuliko itxaroten (Mendebaldeko Sahara). Basamortu horretan ez da ezer hazten, ez dago urik, ez elektrizitaterik, han erakundeek eta herriek bidalitako laguntzarekin baino ez dira bizi”, gaineratu du. Horregatik, Sahararen aldeko elkarteek urtero antolatzen dute karabana bat, jasotzen diren elikagaiak basamortura bidaltzeko, errefuxiatuak bizi daitezen. 

 

 

 

08 / 01 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0