Albisteak

Albistea

Aketz Zubia bermeotarraren 'Kikuke' kartela Andra Mari jaiak iragartzeko kartel lehiaketaren irabazlea

 

Aketz Zubia bermeotarraren ‘Kikuke’ kartelak irabazi du Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragartzeko kartel lehiaketa, eta 600 euroko saria jasoko du. 

Herritarrek euren botoekin Andra Mari eta Santa Eufemia jaien kartelaren irabazlea aukeratu dute epaimahaiak aukeratutako bi kartel finalisten artean. Herritarrek bai Kultur etxean ezarritako kutxan bai internet bidez eman dute botoa. Kutxan jasotako botoek %70eko balioa izan dute eta internet bidez jasotakoek %30a, eta Aketz Zubiaren ‘Kikuke’ kartelak irabazi du.

Aurten 9 kartel aurkeztu dira lehiaketan. Epaimahaiak,  -Jai Batzordeko kideek, Udaleko zinegotziek eta Barrueta Arte Elkarteko kideek osatutakoa-, horien artean aukeratu zituzten bi kartel finalistak eta herritarrek horien artean aukeratu dute irabazlea.

06 / 07 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0