Albistea
Kankinkabara Txistu Taldeak kalejira egingo du, azaroaren 22an, eguaztenean, Santa Zezilia egunean, Musikarien egunean, hain zuzen ere. Hitzordua 19:30ean izango da Bermeoko Kultur etxean.
Kankikabara Txistu Taldeak Bermeoko txistulariak gonbidatu ditu “Santa Zezilia eguneko kalejiran guztiok batera parte hartzera”.
Erabiliko den txistua fa sostenituan izango da, eta honako obrak joko dituzte: ”Elizondo”, ”Erroxape” eta “Santa Zezilia”. “Animatu eta etorri musikarien eguna ospatzen!”, nabarmendu dute.
010 (94 617 91 00)