Albistea
Aurten Erroxape Emakume Elkarteak, Sareginekaz batera eta Bermeoko Udalaren laguntzagaz indarkeri matxista ekiditzeko ekimen ezbardinak burutuko dauz.
Ekimen honeen hasiera otsailaren 5ean, goizeko 10:00etan Eleizalde ikastolan izango da. Bertan, BELDUR BARIK-eko kidea dan IDOIA LEGARRETA mikromatxismoen inguruan bertako 15-16 urteetako gazteei hitzaldi bat emongo deutse. Hitzaldi honen helburua egunerokotasunean pairatzen doguzan zenbait mikromatxismo detektatzea izango litateke.
Bigarren ekimena, otsailaren 16an Erroxapeko lokalean BELDUR BARIK taldearen eskutik, be, adin guztietako pertsonentzako mikromatxismoak detektatzeko hitzaldia izango dogu.
Aste horretako zapatuan, hau da, otsailaren 20an Erroxapeko lokalean autodefentsa feminista tailerra, EMAGIN-en eskutik izango dogu. Zortzi ordutako tailerra izango da, goizeko 10:00etan hasita eta arratsaldeko 8:00etan bukatuko da.
Programa guzti honi amaiera emoteko, martxoaren 1ean Erroxapeko lokalean arratsaldeko 7:00etan “El Cairo” filma proiektatuko dogu. Bertan, solasaldirako IZASKUN GUARROTXENA mugimendu feministako kidea izango dogu. Euskal Herrian emakumeen mugimenduen antolakuntza eta erantzunei esker, emakumeak izandako zenbait lorpenen errepasua egingo deusku.
Ekimen guzti honeek DOHAINIK izango dira.
010 (94 617 91 00)