Albisteak

Albistea

Berbalagunek udazkeneko albistegia kaleratu du eta martxan du lehiaketa

 

Berbalagunek aurtengo ikasturteko lehenengo albistegia, udazkeneko albistegia, hain zuzen ere, kaleratu du, eta, bertan, besteak beste, martxan duen lehiaketari buruzko galdetegia jasotzen du.

Berbalagunen albistegian azaro eta abenduko ekimenei buruzko informazioa jasotzen da era grafiko eta ikusgarri batean. Hurrengo hilabeteetan egingo dituzten ekimenen ezaugarriak eta datak jakinarazten ditu eta egindakoen argazkiak ere ikusteko aukera eskaintzen du.

Ildo horretan, honako ekimenen berri ematen da: Gurasolagun-en ‘Ispiluari begira’ ekimena (azaroak 18), ‘Annapurnara egindako bidaiaren diaporama’ (azaroak 23) , Euskararen Eguna (abenduak 3) eta urte amaierako topaketa (abenduak 15). Horrez gain, Berbalagunen asteroko taldeak martxan daudela nabarmentzen du eta udaberriko lehiaketaren irabazlearen berri ematen du.

Bestalde, albistegi honen bidez, lehiaketan parte hartzeko aukera dugu; izan ere, Berbalagunen lehiaketaren galdetegia jasotzen du. Lehiaketan parte hartzeko azken eguna, azaroaren 30a da.

Erantzunak hainbat bide erabiliz bidali daitezke, Berbalaguneko blogaren eta facebookaren bidez, Euskera Sailaren web gunearen bidez edo leku hauetan utzi daitezke: Euskal Gunea, Kultura Etxea, Liburutegia, Hizkuntza Eskola, eta hainbat tabernatan.

Saria Errigorako saskia izango da. Errigora ekimenaren bitartez, Nafarroa hegoaldeko lurreko produktuak zabaltzen dira eta euskararentzako laguntza bideratzen da, eta, lehiaketan parte hartuz, Bermeoko Berbalagunek helburu horregaz bat egiten dute. Irabazleak abenduaren 3an, Euskararen Egunean, jasoko du saria.

Bermeoko Udalak lehiaketa honetan parte hartzera animatu ditu herritarrak.  

 

 

03 / 11 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0