Albistea
Bermeoko herriak Nestor Basterretxea pertsona, artista eta bere seme kutuna omendu zuen zapatuan sinbolismoz beteriko ekitaldi hunkigarri batean<//span>. Izan ere, herriak Nestor Basterretxeari pertsona eta artista bikainari egindako omenaldia izan da eta bertan parte hartu dute Basterretxearen familiaren ordezkaritza zabal batek, Nestorren Bermeoko lagunek, Bermeoko talde ezberdinek, Idurre Bidegurenek Bermeoko alkateak eta Bermeoko zinegotziek, bermeotar askok eta baita ere kanpotik etorri diren Nestor Basterretxearen lagunak. <//span>
<//span>
Momentu hunkigarriz beteriko ekitaldia izan da Bermeon egindakoa eta unerik bereziena bizi izan da Bermeoko alkateak Nestor Basterretxearen familiari eskerrak emateko oroigarri berezi bat eman dionean, 200 urte baino gehiago duen teila bat, hain zuzen ere. Bertan honakoa irakurri ahal da: Nestor Basterretxea Bermeoko seme kutunari 2015-03-21 ‘<//span>Bermeo nire herri maitea, zu zara olatu erraldoi baten indar zoragarria”, Nestor Basterretxeak Olatuan, bere artelanean, idatzitako esaldia. Teilak sinbolismo berezia du, izan ere Nestor Basterretxea bermeotarrak Izaro irla eta Madalen jaiak asko maite zituen. <//span>
<//span>
Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, adierazi duenez, Enrique Arzubiagak landutako artelan bat den opari berezi honekin Bermeoko herriak Nestor Basterretxeak herrian utzi duen ondare guztia eskertu nahi izan dio, “benetako altxor bat dugulako herrian”. Bidegurenek Nestor Basterretxea gogoratu du eta berarekin zuen harreman pertsonala. Bere eskuzabaltasuna, espiritu gaztea, kreatibitatea eta azken momentura arte ilusioz betea zegoela azpimarratu du. “Bere lanak oso banguardistak dira baina ere berean presente daude beti bere sustraiak”. <//span>
<//span>
“Gure seme kutuna beti izango dugu bihotzean eta orain, nahiz eta bera gure artean ez egon, bere lanak ditugu herrian zehar, Bermeo izanik artista bermeotar unibertsal honen lan gehien hartzen duen herrian”, adierazi du. <//span><//span>
<//span>
Nestor Basterretxea, pertsona eta artista<//span>
<//span>
Ekitaldian Nestor Basterretxea artista eta pertsonarekin lotura estua izan duten pertsonak parte hartu dute eta <//span>Basterretxea, pertsona eta artista, gogoratu dute. Esate baterako, Jon Gofinondok, Nestorren txikitako lagunak, elkarrekin eskolara ibilitakoak, Nestor Basterretxea bere laguna gogoratu du eta berarekin bizi izandakoak. Ondoren, Jon Lopategik bertso batzuk dedikatu dizkio bere laguna izandako Basterretxeari. <//span>
<//span>
Nestor Basterretxea artistari buruz hitz egin du Katrin Alberdik bere lana errestauratu eta katalogatu duen pertsonak eta Bermeoko zinegotziak diren Ana Tere Bengoetxeak, Joni Unanuek eta Aingeru Astuik Nestor Basterretxearen Zuberoako lagunek ekitaldi honetarako egindako bertsoak bota dituzte. Eleizalde ikastolak ere bere oparia eskaini dio Nestor Basterretxeari. <//span>
<//span>
Horrez gain, Amaia Artetxe bermeotarrak aurkeztutako ekitaldian José Angel Irigaray euskal poetak eta idazleak Nestor Basterretxeari dedikatutako idatzia irakurri da, dantzarien ohorezko aurreskua ikusi eta txalapartarien, txistularien eta Izaro abesbatzaren soinuak entzun ahal izan dira. Ekimen hasieran Nestor Basterretxea bermeotarrari buruzko bideo bat ere proiektatu da.<//span>
<//span>
Kasinoan egindako ekimena bukatu ondoren Euskal Kosmogonia gunean Nestor Basterretxeak Bermeoko herrian duen parke eskultorikoaren inaugurazio sinbolikoa egin da eta honetan gaiteroek, txistulariek eta Bermeoko abesbatzak parte hartu dute. Bermeoko alkateak eta Nestor Basterretxearen familiak zinta ebaki dute parke eskultorikoa inauguratzeko, pertsona eta artista bikain honen omenez egindako ekitaldiari amaiera emanez. <//span>
010 (94 617 91 00)