Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak 'Aita Guria' baleontzirako lan-poltsa eratuko du

Bermeoko Udalak ‘ “Aita Guria” baleontzirako lan poltsa bat eratuko du, beharrezkoak diren aldi baterako kontratazioak egin ahal izateko.  Eskariak egiteko epea martxoaren 18tik 26ra arte izango da Berhaz Bulegoan.  

Bermeoko Udalak azaldu duenez,  lan poltsa honetarako eskatutako baldintzak honakoak dira: Ikasketei dagokienez, goi mailako batxiler titulua, Lanbide Heziketako 2. mailako titulua edo baliokidea eduki behar da eta Hizkuntza eskakizunaren kasuan 3.HE edo baliokidea (C1) egiaztatuta izatea. Era berean, beharrezkoa da ingeles hizkuntzaren ezagutza, gutxiengo Hizkuntza Eskolako B2 parekoa. Horretarako, proba egingo zaie hautagai guztiei.  

Hautaketa prozesua eta lan poltsaren hurrenkera finkatzea lehiaketa-oposaketa bidez egingo da. Horretarako hautagaiek curriculuma aurkeztu beharko dute, merituak behar den moduan aurkeztuta eta ziurtatuta. Hautaketa prozesua arautzen duten oinarri bereziak Udalaren Berhaz Bulegoan hartu ahal  izango dira.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

13 / 03 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0