Albistea
Etxean bertan hiri ortua eta lorategi botanikoa izateko aukera emango duen Huertik tailerrean parte hartzeko aukera izango dute interesa duten pertsona guztiek, Bermeoko Kultur etxean urriaren 20an eta 27an (barikuak), 18:00etatik 20:00etara. Zure etxean hiri ortua eta lorategi botanikoa izateko aukera eskainiko dizu tailer horrek.
Parte hartzaileek lehenengo egunean hiri ortua sortuko dute.Ikasle bakoitzak aukeratuko du zer landatu eta zainketak zelan egin ikasiko du; eta, batez ere, bertoko barietateak landuko dira. Bigarren egunean, bigarren ortua egingo da, baina lorategi botaniko bat sortzeko; eta ikasleak landatu nahi dituen lorak aukeratuko ditu. Egun bakoitzean ikasleak etxera eroango du prestatutako huertik-a.
Ikastaroa Gizarte eta Kultura etxeko 2.3 tailerrean izango da eta 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Interesa duten pertsonek izena eman behar dute: kultura@bermeo.eus helbide elektronikoan, 946179157 telefonoan, edo Bermeoko Kultur etxean, Kultur Saileko bulegoan bertan.
010 (94 617 91 00)